Menu

Konta iezagu zure esperientzia edo jaso inguruko bizipenen bat

65 urtetik gorakoa bazara, egoera latzak bizi izan badituzu eta zure esperientziak gaur egun gure buruak hobetzeko lagungarri gerta dakizkigula uste baduzu, konta iezazkiguzu. Eta horrelako pertsonaren bat ezagutzen baduzu, jaso bere bizipena.

Parte hartu nahi baduzu, idatzi kontakizun bat edo grabatu bideo bat. Kontakizunak 3 orrialde izango ditu gehienes, ordenagailuz idatzita egon beharko du (gutxi gorabehera, 11 tamainako Times letran) eta grabazioak 5 minutuko iraupena izango du gehienez.

Gaia, nahi duzuna, baina, esplizituki edo inplizituki, galdera hauei erantzun beharko diezu nahitaez:

1Zein izan zen krisi-egoera? (noiz, non, zein adinekin eta zein adinekin eta zein egoeratan gertatu zen adieraziko da)

2Krisi hura zela eta, Nola gainditu zenuen egoera? (zein konponbide aurkitu zen adieraziko da)

3Zein ikasbide eman zizun egoera hark? (esperientzatik ikasi ahal izateko)

4Zure esperientzia kontuan hartuta, ¿atzetik datozen belaunaldiei zein aholku emango zenieke egungo krisiari aurre egin diezaioten?

HIZKUNTZA: Gaztelania edo Euskera.
Kontaketak landu diren hizkuntzan editatuko dira.

Kontakizunarekin edo bideoarekin batera datu hauek bidaliko dira:

  • Kontakizuna kontatzen duenaren izena, abizena, adina, argazkia, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
  • Lekukotasuna jaso duenaren izena, telefono-zenbakia eta helbiode elektronikoa.

Hori guztia, kontakizuna eta datuak, Gaurko Nagusia Fundazioa helbidera bidaliko da:

  • Posta elektroniko, hona: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Postaz edu eskuz, hona: Fundación Abuelo Actual C/ Viuda de Epalza 9. 48005 Bilbao
  • Edo gure laguntzaileen bitartez, hemen sakatuz.

Ezer argitu edo galdetzeko, deitu hona: Tel: 94 440 91 16 edo idatzi hona: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Eginda

 

SpanishESEuskaraeu-ES